XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ministroek aurpegi luzeak, tristeak dituzte.

- Ez dago dena galduta.

Oraindik, horrela nahi badugu, Frantzia salba dezakegu.

Eman iezadazue, epe batetarako, diktadore baten eskubide osoak.

Ministroek Ganbara aipatzen diote.

Diputatuak asperturik daudela Napoleonez.

- Ganbarak Napoleoni lagundu nahi ez badio oihukatzen du Luziano Bonapartek, enperadoreak bazter erazi dezala hura!.

Fouché han dago, Poliziaren ministro bezala.

Pertsonaia diaboliko honek inperio baten agindua zuen inperioaren barruan.

Bere espionaia sareek Frantzia osoa harrapatzen zuten eta gorengo pertsonaiek ere beldur zioten, bere artxiboetan gorderik zituelako denen segeretuak.

Eta nork ez dauka segeretu ezkuturen bat?.

Fouchéren ezagutza, berak zekiena, jainko baten antzekoa zirudien, jainko zital eta zigortzaile batena, eta denek beldur ziren hartaz.

Gaizto bezain maltzurra izanik, Napoleonen azkena somaturik, enperadorea saltzeko gertu zegoen bera salbatu ahal izateko.

Ganbarak zure abdikazioa nahi du dio Fouchék.

Napoleon erresistitzen da.

Eraiki dituen azken planak aurkezten dizkie.

Armada berri bat altxa daiteke, hirurehun bat mila soldadukoa.

Harmak, Frantzia osoa arakatuz, bila zitezkeen.